Accordion Meeting Point musika industriara gerturatzeko borondatetik sortu zen, musikako ikasleei eta, bereziki, akordeoi ikasleei zuzenduta. Interpretazioaren alde desberdinak lantzen dira, musikaren mekatuan mugitzeko hain garrantzitsua den kudeaketa aspektua burutzeko orientabidea ematen da, eta hainbat diziplina artistikotara hurbiltzeko pausuak ematen dira. Oro har, gaur egun musikarientzat beharrezkoak diren alor guztiak ikutzen dira jardunaldi hauetan.