+ 34 606 140 352
Apartado 49 - 20120 Hernani - Gipuzkoa
Title Image

HAUSPOZ

Akordeoia eta pedagogia 1974tik

NORTZUK GARA?

Confederación Guipuzcoana de Acordeón (CGA) izenarekin 1974an sortu eta 1999an hartu zuen egungo izena: HAUSPOZ, Euskal Herriko Akordeoi Elkartea.

CIAko (Conferation Internationale des Accordeonistes) bazkidea da, baita UNESCOko (International Music Council) partaidea ere.

Sorreratik, helburu nagusia gure herrialdeko akordeoilarien maila igotzea du, pedagogian nahiz interpretazioan. Horretarako, “Certamen Guipuzcoano de Acordeón” izeneko bakarlarientzako akordeoi lehiaketa antolatuz hasi  zuen lana. Estatu mailako lehiaketa zen eta lehenengo aldiz Tolosan egin zen 1975eko apirilaren 20an.

Urteen poderioz, lehia Europako lehiaketa gogorrenen zailtasun mailara iritsi zen; “Festival de Guipúzcoa” izeneko pareko lehiaketa antolatu zen 1988an, Certamen-ean parte hartu ezin zuten akordeoilarientzat.

1993an txapelketa nazioarteko mailara igotzeko beharra ikusi zen, eta ” I Certamen Internacional Villa de Arrasate” (egun “Arrasate Hiria”) sortu zen. Orduan maila bakarra zuen, 32 urtetik beherakoa. Gaur egun ez dauka adin mugarik. Nazioartean aski ezaguna da, eta bertan nazioarteko akordeoilari ospetsuenak parte hartu dute, lehiakide nahiz epaimahaikide lanetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies