1975ean Confederación Guipuzcoana de Acordeón-ek (gaur egun Hauspoz) lehen akordeoi lehiaketa antolatu zuen instrumentuaren zabalkundea indartzeko asmoz. Ordutik, akordeoi joleen grina piztu eta sustatzeko lehiaketa multzoa antolatu du, maila guztiak biltzen dituena, eta beti ere ikasle eta irakasleen lana saritzeko helburuarekin.