+ 34 606 140 352
Apartado 49 - 20120 Hernani - Gipuzkoa

Hurrengo jarduera: Arrasateko Akordeoi Jaialdia (abenduaren 6tik 8ra)

HAUSPOZ

1974an sortu zen Confederación Vasca de Acordeón izenez akordeoiaren ikasketa sustatu eta interpretazio zein pedagogia maila hobetzeko asmoz. Xedea lortzeko lehiaketa anitzak antolatzen hasi zen, Europako goi-mailako lehiaketen sonara iritsi zen arte. 1999an HAUSPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkartea / Asociación Vasca de Acordeón izena hartu zuen. CIAko (Conferation Internationale des Accordeonistes) kide da, baita UNESCOkoa (International Music Council) ere. Egun antolatzen ditu, beste askoren artean, ‘Arrasate Hiria’ Akordeoi Lehiaketak, `Francisco Escudero´ Konposizio Lehiaketa eta ‘Accordion Meeting Point’ egonaldi pedagogikoak.

ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK

1975ean Confederación Guipuzcoana de Acordeón-ek (gaur egun Hauspoz) lehen akordeoi lehiaketa antolatu zuen instrumentuaren maila eta presentzia indartzeko asmoz. Ordutik, jotzaileen grina piztu eta sustatzeko lehiaketa multzoa antolatu du, maila guztiak biltzen dituena; beti ere ikasle eta irakasleen lana sarituz.

+ INFO

Topakord, Akordeoi joleentzat topaketa

Topakord gazte akordeoilariek elkar ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko topagunea da. Akordeoien orkestra baten eraketa eta prestakuntzarako espresuki idatzitako obra baten muntaketa eta estreinaldia ardatz hartuta, ikasleek, hainbat egunetan zehar, jarduera hori bizikidetzako jarduerekin, ludikoekin eta mota desberdinetako artistikoekin uztartuko dute, eta, horrela, arlo akademikoa ez ezik, giza alderdia ere garatuko dute.

+ INFO

‘FRANCISCO ESCUDERO’ NAZIOARTEKO KONPOSIZIO SARIKETA

‘Francisco Escudero’ Nazioarteko Konposizio Sariketak helburu du bakarreko akordeoirako, baita hori barne duen ganbera musika talderako, lanen sorkuntza sustatzea.

+ INFO

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies